• 3
    Jan
    , by Alex

Everesteko Behe Kanpalekura iritsi gara jada. Iaz urtarrilak 4ean heldu ginen, aurten, ordea, 2 egun lehenago. Hona heltzeko horren ezaguna den Everesteko Trekkinga egin dugu, eta egia esan, egun ikaragarriak bizi izan ditugu, izan ere, oso eroso aritu gara eta asko gozatu dugu ibilbide guztian zehar; batez ere, egun batean ezik, gainontzeko guztietan eguzkia izan baitugu bidelagun. Hortaz, irudi ikusgarriak hartzeko aukera izan dugu, zeinak zuen gustukoak izatea espero dugun.

Berritasun gisa, aurten Behe Kanpalekuaren kokalekua aldatu dugu, iaz baino gorago ezarri dugularik, hain zuzen ere, 5300 metrotara. Ondorioz, lana aurreztuko dugulakoan nago Khumbuko izotz-jauzitik gertuago baikaude. Gainera, nahiz eta gorago egon, toki eguzkitsuagoa delakoan gaude.

Momentuz, ekinean jarraitzen dugu, lan asko baitaukagu egiteke Kanpalekua bete-betean ezartzeko, ea bihar eta etzi bitartean bukatutzat ematen ditugun lanak, benetako erronka orain hasten da-eta. Mila esker jarraipenagatik..