• 15
    Jan
    , by Alex

Behe Kanpalekutik atera eta Lehen Kanpalekuan gau benetan hotza pasa ostean, eta ia lorik egin gabe haize bortitza dela eta, Bigarren kanpalekurantz abiatu gara. Pozarren gaude jardunaldi bakarrean iristea lortu baitugu, iaz, aldiz, 2 egun behar izan genituen.
Gainera, iaz baino 150 metro gorago kokatu dugu. Haize bortitzak markatutako jardunaldi gogor baten ondoren, Behe Kanpalekura itzuli gara.
Neka-neka eginda gaude, baina egindako lanarekin guztiz asebeteta..