• 23
    Feb
    , by Alex

Bigarren Kanpalekura (6400m) heldu eta egun oso bat aklimatazio lanetan igaro genuen, eguraldiak beta ematean abian jartzeko.
Gau gogorra 2. Kanpalekuan igaro duguna, 35 zero azpiko tenperaturekin ta hankak hoztuta utzi dizkigun haize bortitzakin. Zorionez, ordea, aurrera egin ahal izan dugu eta jada 3. Kanpalekuan gaude (7100 m). Beste behin ere, eguraldi oneko iragarpenak okerrera egin du eta asko konplikatu ditu gauzak. Hala ere, eutsi egingo diogu eta geure esku dagoen guztia egingo dugu saiakera egiteko. Mila esker, benetan, gurekin egoteagatik!.